ELDH Demokraziaren eta Munduko Giza Eskubideen aldeko Legelarien Europako Elkarteak kezka handiz ikusten du auzitan jarri dutela Mendebaldeko Sahararen estatusa, nazioarteko zuzenbidearen pean hamarkada askoan Nazio Batuek aitortutakoa: lehenik, AEBetako aurreko presidente Donald Trumpek; gero, Europako Batasuneko hiru estatutako gobernuek (Alemania, Espainia eta Frantzia); eta, orain, Europako Atzerri Arazoetarako ordezkari Josep Borrellek. Nazioarteko legezkotasunaren eta saharar herriaren eskubideen mespretxu lotsagarria, maila gorenera heldu da aldaketa politiko horrekin. AEBek 2020ko abenduan onartu zuten Marokok Mendebaldeko Sahararen gainean subiranotasuna duela, eta berretsi egin zuten Marokoko autonomia-ekimena bideragarria zela gatazkari amaiera emateko irtenbide sinesgarri eta serio gisa.
Alemaniako Kanpo Arazoetako ministroak 2022ko urtarrilean adierazi zuen: «Alemaniak irtenbide politiko bidezkoa, iraunkorra eta elkarren artean onargarria bilatzen jarraitzen du, Nazio Batuen aginduak aurreikusten duen bezala». Baina hori berehala erlatibizatu zen, honako hau erantsiz: «Marokok 2007an proposatutako autonomia-planak asko lagun dezake konponbide batera hurbiltzen».
(…)
Origen: Mendebaldeko Sahara eta nazioarteko zuzenbidea | Iritzia | Berria