«Agerian geratu da Marokoren funtzionatzeko era mafiosoa» – Euskadirako Saharar Ordezkaritza

«Agerian geratu da Marokoren funtzionatzeko era mafiosoa» – Euskadirako Saharar Ordezkaritza

(Berria-2023/01/13)

El Mohtarrek nabarmendu du sahararrek 47 urte daramatzatela okupaziopean, baina «tinko» eusten diotela erresistentziari. Polisarioak «tresna» gisa duen «legitimitatea»aldarrikatu du.

Jadiyetu El Mohtar (Dakhla, Mendebaldeko Sahara, 1959) kazetaria, irakaslea, itzultzailea, ekintzailea, politikaria, ama eta feminista da, baina ezeren gainetik, sahararra: «Nire herriaren kausarekin eta haren borrokarekin konprometitutako emakume bat besterik ez naiz». Saharar askorena bezala, haren familia zatituta bizi da: ama lurralde okupatuetan, anai-arrebak errefuxiatu guneetan eta hura diasporan.

Uztailetik, Fronte Polisarioaren ordezkaria da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Irrati Nazionaleko ahotsa izan zen errefuxiatuen guneetan, baita gaztelera irakaslea ere, eta erakundearen ordezkari izan da hainbat herrialdetan. Emakume Sahararren Batasun Nazionaleko kidea ere bada. Kongresuaren atarian erantzun ditu BERRIAren galderak, kanpalekuetatik.

(…)

Ikusi gehiago: «Agerian geratu da Marokoren funtzionatzeko era mafiosoa»

Zer espero duzu Fronte Polisarioaren XVI. Kongresutik?

Kongresuan, saharar sentsibilitate guztiak daude ordezkatuta. Fronte Polisarioa ez da alderdi politiko bat, baizik eta tresna bat saharar herriak nahi duen askatasuna lortzeko. Herri mugimendu bat da, nazionala, eta saharar guztiok identifikatuta sentitzen gara. Gero, behin gure helburua erdietsita, baliteke alderdi politiko bat edo gehiago bihurtzea, edo desagertu eta historiako liburuetan geratzea, baina, gaur egun, saharar guztiak gara Fronte Polisarioa.

(…)

Origen: «Agerian geratu da Marokoren funtzionatzeko era mafiosoa» – Delegación Saharaui en Euskadi